Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren beto eskubidea

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren gela.

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren beto eskubidea nazioarteko politikan eragin zabala duen gertakari bat da. Nazio Batuen Gutunaren 27. artikuluaren arabera, Segurtasun Kontseiluko erabaki mamitsu guztiek bederatzi kideren baiezko botoa behar dute. Kide iraunkor baten ezezko botoak edo "betoak" atzera botatzen du proposamenaren onarpena, nahiz eta orokorrean behar diren bederatzi botoak lortu.[1] Kasu gehienetan abstentzioa ez da betotzat hartzen, nahiz eta zenbait kasutan, esaterako, Nazio Batuen Gutuneko aldaketak edo Nazio Batuen kide berri baten proposamenak, bost kide iraunkorren baiezkoa eskatzen den. Tramite mailako prozedurak ezin dira betatu, eta beraz, betoa ezin da eztabaida ekiditeko erabili.[2]

Beto eskubideak eztabaida ugari sortu ditu. Babesten dutenek esaten dute nazioarteko egonkortasuna mantentzeko balio duela[3], eta interbentzio militarraren aurrean eraginkorra dela, baina kritikoek diote Ameriketako Estatu Batuen posizio dominantea egonkortzeko balio duela[4]. Kritikoen arabera, betoa da NBEren jarduerarik antidemokratikoena[5], eta gerra krimenen eta gizateriaren aurkako krimenen aurrean ekintza ezaren jatorria, ez duelako baimentzen NBEk ekintzarik hartzea beto eskubidea duten herrialdeen eta euren aliatuen aurka[6].

  1. Fasulo, Linda (2004). An Insider's Guide to the UN. New Haven, Connecticut: Yale University Press. ISBN 978-0-300-10155-3.
  2. Fomerand, Jacques (2009). The A to Z of the United Nations. Lanham, Maryland: Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-5547-2.
  3. (Ingelesez) Putin, Vladimir V.. (2013-09-12). «Opinion | A Plea for Caution From Russia» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  4. Prashad, Vijay. (2020). Washington bullets. ISBN 978-1-58367-907-4. PMC 1184234342. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  5. Wilcox, Francis O.. (1945). «II. The Yalta Voting Formula» The American Political Science Review 39 (5): 943–956.  doi:10.2307/1950035. ISSN 0003-0554. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  6. (Ingelesez) Oliphant, Roland. (2016-10-04). «'End Security Council veto' to halt Syria violence, UN human rights chief says amid deadlock» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search